XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Barkatu, jauna. Treneko langilea al zara?
- Bai eta ez
Erantzunak era txarrean harritu ninduen, baina berehala ikusi nuen jarleku bat adierazten zidala.
- Bai, trenari dagokionez.
Ez, langile izateari dagokionez.
Behargina naiz.
- Ulertzen dut. Barkatu.
- Txiletarra, jauna?
- Hala dirudi.
- Zerbait jan nahi al duzu?
Eskerrak eman nizkion afaldu berri nintzela adieraziz eta La Pazerako trenaren ordutegiari buruz galdetu nion.
Orduantxe iritsi zen okela.
Agureari begiek dir-dir egin zioten eta mahaizapiaz sardeska eta aiztoa garbitu zituen.
- On dagizula.
- Eskerrik asko, jauna.
Ardo bat nahi?
Erantzunaren zain egon gabe atzamarrez klask egin eta beste edalontzi bat eskatu zuen.
Lehenengo okela zatia ahoratu eta jarrera ameskorra hartu zuen.
- Behiak daukan gauzarik onena tira errea da.
Piztia noblea behia, alde guztietatik okelaz betea, baina onena tira errea da.
- Iritzi berekoa nauzu. Topa.
- Topa. Ba al dakizu hemen iparrean zer falta den?
Horixe da falta dena.
Bertsoari puntua eta okela erreari
- Erabat ados.
Agureak diziplina makrobiotikoaz mastekatzen zuen.